Santa Ageda dantzak plazan

Imanol Beloki Unamuno 2020ko otsailaren 7a

Santa Ageda dantzak Fernando Eskoriatza plazan.

Martitzenean eta eguaztenean santa-eskean ibili eta gero, eguazten arratsaldean, Santa Ageda egunean, dantzak egin zituzten 2002an jaiotako 41 neska-mutil eskoriatzarrek Fernando Eskoriatza plazan. Txistularien laguntzarekin plazaraino iritsi, eta bertan, desafioa, banakoa eta agurra dantzatu zituzten. Baita fandangoa eta arin-arina herritar, lagun eta familiartekoekin batera ere. Ohiturari jarraituz, domeka honetan, dantzen errepikapena izango dute. Hala, 19:00etan, dantzak egingo dituzte plazan, jendaurrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak