Eguraldi kaskarrari aurre eginez, ahal dituzten baserri guztiak egingo dituzte, gaur, Santa Ageda neska-mutilek. Bertan abestiuko dituzten kantuen trukean dirua edo jatekoa lortzeko asmoz.
Bihar, berriz, ikastetxeetatik, lantegietatik… pasatu ostean, herrian zehar arituko dira santa-eskean. 19:00etan, aldiz, dantzak egingo dituzte ohiturari jarraituz, Fernando Eskoriatza plazan.
