Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eskoriatzako greba batzordeak deituta, 09:30ean gosari kolektiboa egin zuten herriko plazan. Arratsaldean berriz, 18:00etan, elkarretaratzea abiatu zen plazatik, lan-pentsio-bizitza duinak eskatzeko. Eskaera gainera, modu zaratatsuan egin zuten. Herritar ugarik Eskoriatzako kaleak zeharkatu zituzten eta plazara iritsi ziren elkarretaratzeari amaiera emateko.