Sindikalistei harrera, gosari kolektiboa eta kontzentrazioa egingo dute Eskoriatzan

Imanol Beloki Unamuno 2020ko urt. 29a, 10:32
Grebaren gaineko pankarta jartzen.

Pentsioak, lan baldintza duinak eta eskubide sozialak berma daitezen eskatzeko, bi hitzordu antolatu dituzte Eskoriatzan, biharko grebara begira, Eskoriatzako greba batzordeak eta Eskoriatzan Feminismoa Bizirik taldeak antolatuta. Bata, goizean, 09:30ean, eta bestea, 18:00etan, arratsaldean. Biak, Fernando Eskoriatza plazan.

09:30ean, Fernando Eskoriatza plazan batzeko deia egin du Eskoriatzako greba batzordeak, batetik, sindikalistei harrera egiteko, gosari kolektiboa egiteko eta aldarrikapenak zabaltzeko. 18:00etan, berriz kontzentrazioa egingo dute plazan. Baldintzak onak badira, herria zeharkatuko dute, lan-pentsio-bizitza duina eskatzeko modu zaratatsuan.

Zenbait enpresa grebarekin bat

Eskoriatzako zenbait enpresek ere bat egingo dute urtarrilaren 30eko grebarekin, –Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Luis Ezeiza Herri Eskolak, Arizmendi ikastolak, Eroskik, Tesak, Ezkurrak–, eta baita, Udalak ere.

Udalaren kasuan, bermatu beharreko gutxieneko zerbitzu batzuk izango dira. Horretaz gain, jakinarazten da bihar itxita egongo direla kultura etxea, biblioteka eta Ibarraundi museoa. Kiroldegia 12:30ak arte egongo da zabalik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak