Lizarrak, urkiak eta haltzak landatu dituzte Eskoriatzan

Mirari Altube Arrese 2020ko urt. 26a, 13:48

2019an jaiotako umeen gurasoek zuhaitzak landatzeko gonbidapena jaso eta horietako hainbat elkartu dira gaur goizean, Santa Marina auzo inguruan, lanerako gertu. Aitzurrekin zuloak egin eta lizarrak, urkiak eta haltzak landatu dituzte.

Eskoriatzan ondo errotuta dagoen ekimena da; izan ere, badira hamabost bat urte zuhaitzak landatzen dituztena. Aurten, gainera, indar handiagoa hartu du ekimenak herriko lagun talde batek zuhaitzak landatzeko eskatu diolako Udalari, "mundua zuhaitzik gabe geratzen dabilela ikusita". 28 familia ziren deituak eta gutxiago agertu arren guztien artean landatu dituzte Ibarraundi museoko langileek ekarritako zuhaitz guztiak.

Lurra ez zela guztiz egokia esan duenik egon da, harri asko agertu direlako, eta Ibarraundiko Saioa Altzuak onartu du kosta egiten zaiela paraje hartan sustraitzea: "Egia da aurretik ez dugula esperientzia onik izan. Aurten aldatu egin ditugu zuhaitz motak eta ea samurrago hazten diren hauek". Hainbat gurasok adierazi du gertutik jarraituko dutela landatutakoen hazkuntza eta  umeekin gerturatuko direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak