Prestakuntza dualean tutoreek izan behar duten rola aztertuko dute Huhezin

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko urt. 24a, 18:37

Eskoriatzan dagoen Huhezi fakultatea (Argazkia: wikipedia)

Tutoreak prestakuntza dualean trebatzeari buruzko jardunaldia antolatu du Mondragon Unibertsitateak astelehenerako. Eskoriatzako fakultatean izango da. Jardunaldia irekia eta doakoa izango da, baina aurrez izena eman beharko da.

Tutoreak modalitate dualean prestatzea eztabaidagai izango duen Dualeca 2020 jardunaldia antolatu du Mondragon
Unibertsitateak. Astelehenean, urtarrilak 27, izango da, Eskoriatzako fakultatean, 14:30etik 18:30era, eta prestakuntza dualean tutoreek izan behar duten rola eta prestakuntza aztertuko dituzte. Huhezik Lleidako eta Andorrako unibertsitateekin batera antolatutako jardunaldia da eta parte hartuko du, besteak batzuekin batera, Montpellierreko Unibertsitateko Michel Ramos-ek.

Dualeca jardunaldiaren hirugarren edizioan tutoreen prestakuntza aztertuko dute, eskola-sistemetako ikastetxeetako zein unibertsitateko tutoreena, dagoeneko finkatuta dauden roletatik eta ezagutzetatik modalitate dualerako eraikitzen ari diren beste batzuetara igarotzen ari direla kontuan hartuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak