Barakaldoko Mendi Astearen barruan, urtarrilaren 13an ireki zuten erakusketa, eta bertan, eskoriatzarraren marrazkiak eta beste bi argazkilariren lanak daude ikusgai. Hiru artisten lanek gai bera jorratzen dute; hain zuzen ere, mendiak, arroilak eta espeleologia irteerak. Hala, irudi gehienetan paisaiak soilik agertzen diren arren, beste zenbait argazki eta ilustraziotan leku horietan ekintzak gauzatzen agertzen dira hainbat protagonista.
Erakusketa arrakastatsua
Egunotan jende dezente izan dela erakusketako lanak ikusten adierazi du Karmelo Oñatek: "Erakusketa osatu dugun kide bakoitzak 15 argazki eraman ditu; nire kasuan, 15 marrazki. Sekulako argazkiak daude; batez ere, arroila jaitsieretakoak direnak…".