Domekan Mus Txapelketa jokatuko da Inkernu tabernan

Imanol Beloki Unamuno 2020ko urt. 17a, 14:15

Euskal Herriko XII. Mus Txapelketaren barruan, herrietako kanporaketak jokatuko dira asteburuan, eta, urtero moduan, Eskoriatzan ere batuko dira zenbait bikote kartetan jokatzeko.

Txapelketa Inkernu tabernan izango da, 16:30ean hasita, eta bikote bakoitzak 20 euro jarri beharko ditu jokatzeko –izenematea egunean bertan egingo da–. Sariak, berriz, honako hauek izango dira: bikote irabazleak 100 euroko saria eta bigarren postuan geratzen den bikoteak 50 euroko saria.

Domeka honetako kanporaketaren ostean, herrialdeetako finalak otsailaren 29an jokatuko dira eta final nazionala, aldiz, Araban izango da, Gopegin (Zigoitia), martxoaren 14an. Informazio gehiago nahi duenak Ehmus.eus webgunean kontuslta dezake.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak