'Eskoriatza Mozambikerekin' hitzaldia izango da bihar, kultura etxean

Imanol Beloki Unamuno 2020ko urt. 14a, 12:29

Harreman, Mundukide eta Hiruatx Gobernuz Kanpoko Erakundeek Mozambiken dituzten proiektuen berri emango dute bihar, eguaztena, 18:30ean, kultura etxean, berbaldi-solasaldi batean. Hizlariak, berriz, honakoak izango dira: Andoni Uribeetxeberria (Harreman), Mari Luz Tome (Mundukide) eta Oihana Arietaleanizbeaskoa (Hiruatx).

Aurreko udaran, Mozambikeko programa ezagutu zuten Mundukideko patrotratuko hainbat ordezkarik eta Eskoriatzako herria ere programaren laguntzailea den neurrian, Afrikar herrialdean ikusitakoaren berri ematea da hitzaldiaren helburua Eskoriatzan. Hitzaldiari, bidaian zehar grabatutako aurkezpen bideo batekin emango zaio hasiera eta ondoren, herrialde eta biztanlegoaren hainbat ezaugarri ezagutzera emateaz gain, Mundukideko programaren lorpenak eta bidaiarien testigantzak ezagutzeko aukera izango da.

Eskoriatzako Udalak Mundukideri eskaintzen dioten laguntzari esker, programa, emaitza azpimarragarriak lortzen ari da nekazaritza alorrean 20 urtetan zehar erabilitako metodologiari esker. Adibidez, azken urte honetan,  15.000 lanposturen baliokidea den errenta  sortzen ari dira nekazariek lortutako uztari esker.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak