Euskal Herriko XII. Mus txapelketaren barruan, Eskoriatzako kanporaketa jokatuko da urtarrilaren 19an, Inkernu tabernan. Bikote bakoitzak 20 euro jarri beharko ditu jokatzeko, eta sariak honakoak izango dira: Bikote irabazleak: 100 euroko saria eta bigarren postuan geratzen den bikoteak: 50 euroko saria.
Final Nazionala, Araban izango da, Zigoitiako Gopegin, martxoaren 14an, eta herrialdeetako finalak, otsailaren 29an.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.