Familiak batuta, buztingintzara gerturatzeko saioak izan dira

Imanol Beloki Unamuno 2020ko urt. 9a, 11:13
Buztingintza familian tailerrean batutako zenbait herritar.

Abenduaren 26an, 28an eta urtarrilaren 3an, Buztingintza familian izeneko egitasmoa izan da Zubiate labean. Herritarrak buztingintzara gerturatzeko asmoz antolatu dute Eskoriatzako Buztinate Buztingintza eta Zeramika Elkarteko kideek tailerra, eta antolatzaileek adierazi dute egitasmoaren helburuak bete egin dituztela.

"Oso pozik gaude Gabon egun hauetarako antolatu dugun egitasmoak izan duen harrerarekin. Haurrentzat soilik barik etxekoekin batera buztinarekin jolasteko, ikasteko eta imajinazioa lantzeko saioak izan dira", adierazi du Buztinate elkarteko Olatz Pagalday kideak.

Zazpi familia elkartuta

Horrekin batera, Pagaldayk gaineratu du zazpi familiak hartu dutela parte eta giroa ezin hobea izan dela: "Buztingitza familian saioak izanda, zazpi familia izan ditugu; 14 lagun, guztira. Hala, balorazio positiboa egiten dugu bertan irakasten aritu garenok. Hori horrela, aurrera begira halako gehiago egitea ez dugu baztertzen…".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak