Ander Zurbano eta Eneritz Urrutia izan dira azkarrenak Eskoriatzako silbestradan

Imanol Beloki Unamuno 2020ko urtarrilaren 2a

Ander Zurbano eta Eneritz Urrutia izan dira azkarrenak Eskoriatzako 12. silbestradia eta 8. Manuel Muñoz sarian. Abenduaren 31ko ohiturari jarraituz, korrikalari ugari batu dira aurten ere, herriko kaleetatik zehar lasterka aritzeko. Amaitzean, urteari agur esateko, txistorra pintxoak eta brindisa izan zuten txanpainarekin.

Irabazleak, Ander Zurbano eta Eneritz Urrutia izan ziren, eta horiekin batera honako hauek osatu zuten podiuma: Gizonezkoetan, bigarrena Juan Mª Poza, eta, hirugarrena Iker Eskibel. Emakumezkoetan, aldiz, bigarrena Alexandra Salgado, eta, hirugarrena Nerea Pavo. Mozorrorik onenaren saria, berriz, Javier Etxebarrietak eta Irati Etxebarrietak jaso zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak