Abenduaren 24ean, goizetik izango dira ekintzak herri erdigunean. Izan ere, 12:00etatik 13:00etara bitartean, Olentzeroren laguntzaileak haurren eskutitzak jasotzen izango dira plazan. 12:00etatik 12:30era, Gabon kantak abestuko dituzte herritarrek, eta 13:00etan, Trikitixa Eskolakoekin kalejira izango da. Honekin batera, goizean zehar gaztaina erreak egiten izango dira plazan, eta hauek jateko aukera ere izango da.
Arratsaldean, urteroko ohiturari jarraituz, 17:30ean, Jose Arana zaharren egoitzara Gabon kantak abestera joango dira zenbait herritar.