Bidegorri zati bat itxita dago, hodi batean izandako ur-ihesagatik

Imanol Beloki Unamuno 2019ko abenduaren 19a

Pates Zubia alboko bidegorri zatian lanak egiten izan dira asteon.

Pates Zubia enpresa alboko lanen ondorioz, itxita dago bidegorri zati bat, Aingeruguardan. Bidegorri zati hori urez bete zen, hilaren hasieran, hodi batean izandako ur-ihes bategatik. Horren aurrean, Gipuzkoako Ur Kontsortzioa 200 milimetroko diametroa duen 13 metroko hodia aldatzen izan da egunotan. Lanak laster amaituko dituztela aurreikusten dute, eta Eskoriatzako Udalak jakinaraziko du noiz irekitzen duten bidegorri zatia.

"Gipuzkoako Ur Kontsortzioko lanak gauzatzeko bidegorria apurtu eta zati bat ixtea ekarri du, beste hainbat lan eraginez. Konponketa lanak aprobetxatuz, Udalak gitza bat ipintzea aurreikusi du sarean, aurrerago matxurak egon ezkero, Kuatruena-Aingeurguarda-Aranburuzabala zatian dena ez ixteko", adierazi du Hirigintza eta Mugikortasun batzordeburu Josu Ezkurdiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak