Donna Dunne abeslariak eta Philip Doyle gitarra-joleak osatzen duten Craic 'N' Roll taldeak emanaldi akustikoa eskainiko du zapatu honetan, Inkernun, 22:30ean hasita. Country, rock-and-roll eta gipsyjazz estiloak uztartzen dituzte, eta, euren kantuez gain, bertsioz betetako kontzertua eskainiko dute. Besteak beste, Elvis Presley, Janis Joplin eta Johnny Cash taldeen bertsioak, hain zuzen ere
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.