Itoitz, Ilargi, Larraitz eta Iñaxiok etxeko egongelan moldatutako bigarren kantua da. Izan ere, iaz Bob Marley musikariaren Songs of Freedom abestia moldatu zuten, eta ohituru honi jarraipena eman gura izan diete eskoriatzarrek.
Aurtengo Gabonetan rockero gatoz… Igo bolumena ta gora bihotzak! ohikatuz hasten den Gabonak Kantari, Radio Rebelderen sintonian kantua etxean sortu du Eskoriatzako familia honek, The Baboon Show taldearen Radio Rebelde abesti originala oinarri hartuta. "Ordenagailuarekin teklatua, bateria, gitarra eta baxua jarri diot, eta mikrofono on bat erosi berri, etxeko guztion artean jarri diogu letra abestiari…", adierazi du Herrerak.