Bigarren zatian gailendu da Gasteizko Aurrera

Xabier Urtzelai 2019ko abe. 6a, 15:28

Maila nazionalean Eskoriatzak laugarren postuan dagoen Gasteizko Aurrera taldearen bisita izan du gaur goizean. Iker Molinaren mutilek lehenengo zatian ondo eutsi diote kontrarioari, baina bigarrenean bi gol eginda arabarrek Gasteizera eraman dituzte puntuak (0-2).

Gasteizko Aurrerari kosta zaio Eskoriatzarren defentsan zirrikitua aurkitzea. Lehenengo zati osoan ahalegindu dira, ahalik eta baloiaren jabetza handiena izanda, eskoriatzarrei min egiten. Kantxan igartzen zen Gasteizko Aurrerak talde ona duela, baina eskoriatzarrak seriotasunez defendatzen ahalegindu dira. Baloia kontrarioari utzi eta Molinaren mutilak kontraerasoetan oinarritu dira Arabako taldea ezustean harrapatzen. 

Hala, lehenengo zatian 0-0ekoarekin erretiratu dira aldagelara, baina bigarrenean kanpotarrek birritan lortu dute etxekoen atea zulatzea, eta hor amaitu dira eskoriatzarren esperantzak (0-2). Porrot honekin Eskoriatza, oraingoz, hamaikagarren postuan dago (8 puntu), baina talde gehienek zapatuan ala domekan jokatuko dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak