Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar, eguena, 19:00ak aldera piztuko dituzte Gabonetako argiak Eskoriatzan. Hala ere, aurretik, Fernando Eskoriatza plazan haurrentzako eskulan tailerrak izango dira, txokolate-jana, eta herriko txistularien, trikitilarien eta Beheko Errota musika eskolakoen ikasleen musika saioa.
16:45ean, Gabonetako apaingarriak egiteko tailerrak egongo dira; 18:00etan, Txokolate beroa izango da (bakoitzak bere edalontzia ekarri beharko du, eta ez dira plastikozko edalontziak banatuko), eta 18:30ean, musika saioa izango da herriko txistulari, trikitilari eta musika eskolako ikasleen eskutik. Amaitutakoan, Gabonetako argiak piztuko dira eta koloretako etxafleroak botako dituzte. Iazko argi berak mantendu dituzten arren, zenbait auzotan argi berriak ere jarri dituzte. Hain zuzen ere, Kuatruenan eta Elorretan.