Bakardadeari aurre egiteko kanpaina martxan jarriko dute

Imanol Beloki Unamuno 2019ko abe. 4a, 11:18
Gizon nagusia burumakur. Argazkia: Alea

Eskoriatza Lagunkoia Taldeak, Eskoriatzako Udalaren eta Matia Fundazioaren elkarlanean, bakardadearen aurkako Gabonetarako kanpaina jarriko du abian, Nire lagun bakardadearentzat postalak izenpean –Kanpainak abenduaren 8tik urtarrilaren 6ra bitartean iraungo du–.

Egitasmoarekin bat egin nahi duten herritarrei zabalduta, lau postontzi irekiko dituzte herriko zenbait lekutan: Laguntza Zentroan, Erretiratuen Elkartean, udaletxean eta kultura etxean. Bertan postalak jarriko dituzte, eta Gabonetan bakardadea sufritzen dutenei zuzendutako mezu zuzenak edo gai honen gaineko hausnarketak idatzi ahal izango dira.

Kanpainak abenduaren 8tik urtarrilaren 6ra bitartean iraungo du, eta datorren urtearen hasieran gai hau ardatz hartuta tailer bat prestatuko dutela jakinarazi dute Eskoriatza Lagunkoia Taldekoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak