Indarkeria matxista gaitzesteko elkarretaratzean jendetza batu da

Imanol Beloki Unamuno 2019ko aza. 26a, 09:41

Euskal Herriko Neska Gazteak, Gu Denon Artean eta Eskoriatzan Feminismoa Bizirik Taldekoek deituta, elkarretaratzea izan zen, atzo, Fernando Eskoriatza plazan. Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna izanda, gizartea kontzientziatzeko zenbait daturen berri eman zituzten antolatzaileek. Eta horiek, Emakumeen plazako Txoko Feministan jarri dituztela adierazi zuten antolatzaileek. 

"2019an, bikotekideek edo bikotekide ohiek hildako emakume kopurua 51koa da Espainian –2019ko urrira arte–. Iaz baino zortzi gehiago data honetan. Azpimarratzeko da horietatik lau Euskal Herrian izan zirela hilak. Hala ere, gaur hemen gauden bezalako jendeari esker, indarkeria mota honen aurkako azken urteetako lorpen garrantzitsuenetarikoa lortu dugu. Giza eskubide urraketa larri moduan hartzea indarkeria mota hau…", adierazi zuen Arantza Migel Eskoriatzan Feminismoa Bizirik Taldeko kideak, besteak beste.

Elkarretaratzearen ostean, Las Guerreras Talde Feministako hiru kideren Lo que no se ve de la violencia de genero izeneko hitzaldia izan zen kultura etxean. Aretoa beteta izan zen.

Kultura etxea beteta saioa hasi aurretik.

Autodefentsa tailerra beteta

Bihar, Atama Arte Martzial eta Borroka Kiroletako Eskolako hiru irakaslek –Leire Rato, Argitxu Zubillaga eta Ariane Piñero– autobabes-aholkuei buruzko bi orduko tailerra emango dute emakumeentzat, 18:30ean, Joseba Iñurrategi pilotalekuko Atama taldearen lokalean.

Lehenengo eta behin, indarkeria matxistaren bilakaera izango dute hizpide. Jarraian, prebentzio-aholku batzuk emango dituzte, eta, amaitzeko, erasoei aurre nola egin landuko dute, defentsa pertsonalaren oinarri gisa: bultzadak, norbaitek heldutakoan zer egin, eta kolpeak nola eman irakatsi. Izen-ematea bete egin da; hala, guztira, 30 emakume batuko dira bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak