Hala, lehenengo hitzordua zapatuan izango da. 09:00etan, Manuel Muñoz aurrean batuko dira, eta korrika egiteko gogoa izatea eta arropa erosoa eramatea gomendatu dute antolatzaileek.
"Herritar orori zuzenduta dago. Hala, zapaturo egingo dugu hitzordua kiroldegi aurrean. Agertzen direnen arabera, ibilbide bat edo beste egingo dugu, eta asmoa aste barruan ere batzea da", adierazi du Julian Mari Ezeiza taldeko kideak.
Bizitza osasuntsua bultzatzea, kirola praktikatzea, talde giroa eta pertsonen arteko lotura bultzatzea eta Gabez Takarraran lasterketa modu erosoan amaitu ahal izatea dira taldearen helburuak. Informazio gehiagorako: Eskoriatzamt@gmail.com.