Lekuko batek jakinarazi duenez eta Segurtasun sailak berau baieztatu duenez, txirrindulari batek istripua izan du Eskoriatzan, Gaztañadui kalean. Txirrindulariak auto baten atzetik zihoala, bizikletaren kontrola galdu eta lurrera erori da, lurrean min hartuta geratu delarik. Ondorioz, zauritua Debagoieneko Ospitalera eraman dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.