Santa Zezilia eguna ospatuko du musika eskolak

Imanol Beloki Unamuno 2019ko azaroaren 20a

Eskoriatzako bandako kideak Zaldibar antzokian.

Azaroaren 22an da musikarien patroia den Santa Zezilia eguna, eta, urtero moduan, hutsik egin barik, Eskoriatzako Beheko Errota Musika Eskolak bat egingo du egunarekin; eta hori gauzatzeko, nola ez, musika emanaldiak izango dira. Batetik, urtero moduan, musika eskolako ikasleek egunerako prestatutako kantuak eskainiko dituzte. Emanaldia azaroaren 21ean, eguenean, izango da, Fernando Eskoriatza plazan, 18:00etan. Eta, bestetik, azken urteotan egin duten moduan, musika eskolako bandak Santa Zezilia eguneko kontzertua eskainiko du azaroaren 22an, 20:00etan, Zaldibar antzokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak