Aloñara irteera izango da domeka honetan

Imanol Beloki Unamuno 2019ko azaroaren 15a

Aloña mendia.

Eskoriatzako Makila eskuen eta ibili basuen taldeak hiru urte daramatza hilero-hilero mendi irteerak antolatzen. Hala, oraingoan, Oñatiko Aloña mendira irteera antolatu dute, eta domeka honetan izango da, hilak 17. Interesa duen edonor joan daiteke, eta bertara joateko bi aukera izango dira: batetik, 09:00etan, Eskoriatzako Huhezi unibertsitateko aparkalekuan batuko dira zenbait lagun. Bestetik, 09:30ean, Oñatiko Urtiagaingo aparkalekuan batuko dira beste zenbait.

Parte hartu nahi duenak ez du izenik eman behar, baina haurrek heldu batekin lagunduta joan beharko dute. Egingo duten ibilaldiaren iraupena lau ordu ingurukoa izango da. Eta, hain zuzen ere, hitzordu hau amaitzean erabakiko dute datorren hilera begirako irteera zein izango den.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak