Argazkilaritzan hasteko saioa zapatuan kultura etxean

Imanol Beloki Unamuno 2019ko aza. 14a, 16:19
Argazkilaria argazkia ateratzen.

Reflex kamerak erabiltzen hasi nahi duten guztientzako ikastaroa izango da zapatu honetan kultura etxean. 10:00etatik 13:00etara bitartean, Ekaitz Zilarmendi argazkilari aretxabaletarrak zenbait gomendio emango dizkie bertaratzen direnei, argazki kamera modu manualean erabiltzeko.

Argazkigintzaren munduan lehen urratsak egin nahi dituen orori zuzendutako saioa izango da, eta horretarako, oinarrizko zenbait kontzepturen inguruan arituko da Zilarmendi: diafragma, obturadorea, konposizioa, ISOak…

Hala, 16 urtetik gorako edonork eman dezake izena hastapeneko argazkilaritza ikastaroan, eta horretarako, 943 71 46 88 telefono zenbakira deitu, kultura etxera joan edo kultura@eskoriatza.eus helbidera idatzi daiteke. Saioaren prezioa bost euro da eta, plaza kopurua mugatua den arren, oraindik lekua dagoela adierazi dute antolatzaileek. Bihar, egubakoitza izango da azken eguna izena emateko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak