Errosario Santuko Ospitalera bisita egingo dute zapatuan

Imanol Beloki Unamuno 2019ko aza. 6a, 17:43
Huheziko klaustroa.

Zapatuan, Ibarraundi museotik irtenda bisita gidatua izango da 12:00etan, elebitan.  Huhezi unibertsitatea dagoen eraikina Errosario Santuko Ospitalea izan zen. Lau mendeko historia du, eta eraikin lanak 1600. urtean hasi ziren, Perura joandako Juan de Mondragon arkarazotarraren aginduz. Ordutik hona, ugariak izan dira jasan dituen gorabeherak…, hala, eraikinaren historia ezagutu nahi duenak aukera izango du horretarako. Gidari lanetan, Ana Isabel Ugalde historialaria arituko da, eta izena emateko 943 71 54 53 telefono zenbakira deitu, edo ibarraundi@eskoriatza.eus helbidera idatzi beharko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak