Herritarren interesa piztu du janari pakistandar tailerrak

Imanol Beloki Unamuno 2019ko aza. 6a, 12:31
Janari pakistandar tailerrean batutakoak.

Auzoko Eskoriatzak antolatuta, pasa den eguenean, Pakistango jaki gozo bat nola egiten den ikasteko tailerra izan zen kultura etxean. Hain zuzen ere, Pakora nola egiten den ikasteko aukera izan zen. Talde ederra batu zen, batetik, Pakistango produktuen gainean ikasteko, eta, beste alde batetik, elkar ezagutu eta euskara praktikatzeko.

Saioari begira, aurrelana ere izan dute Auzoko ekimeneko kideek. Izan ere, egunerako, sukaldeko tresnerien hitzak euskaraz nola esaten diren ikasi zuten Auzokoko partaideek.

Hasteko, ezagutze jolasa

Tailerra hasteko, elkar-ezagutze jokoa izan zuten, eta horretarako hari-bola erabili zuten. Partaide batek besteari pasata, nork bere izena esanaz, elkar ezagutzeko, hain zuzen ere. Antolatzaileek adierazi dute motz geratu zela haria, jende asko batu zelako tailerrean.

Hurrengorako gogoz

Guztira, 30 lagun elkartu ziren. Hamabost auzotar eta beste horrenbeste auzokide. "Adin tarte ezberdinetakoak, erretiratuak, langileak, emakumeak eta gizonezkoak… talde heterogeneoa izan zen eta jendea oso gustura gelditu zen; hurrengoa noiz egingo dugun galdetu zuten. Batzuk koadernoekin izan ziren apunteak hartzen; beste batzuek eskuak zikindu zituzten prestaketa lanetan…", adierazi du Iratxe Arrese Auzokoko dinamizatzaileak.

Jendea gustura, hurrengo tailerra abenduan egingo dute, Aljeriako eta Marokoko sukaldaritzarekin. Data zehazteko dagoen arren, gonbidapena egin zieten bertaratutakoei parte har dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak