Jendea bai, baina aparteko salmenta barik

Xabier Urtzelai 2019ko urriaren 27a

Egubakoitz arratsaldean egin zuten bigarren eskuko azokan guztira 8 postu jarri zituzten. Eguraldi ona zegoenez jendea kalean ibili zen, baina antolatzaileek aitortu dute salmentak ez zirela izugarrizkoak izan: "Postu solidarioan 370 euro eskuratu zituzten". 

"Ez dut uste nahiz eta azoka egon beste egubakoitz batean baino jende gehiago ibili zenik kalean. Musikak girotu zuen azoka –Rockalean taldea arduratu zen horretaz–, jendea bazebilen kalean, terrazak beteta zeuden, baina salmentak ez ziren apartekoak izan", adierazi dio GOIENAri Arantxa Unzuetak. "Eta hala ere, postu solidariokoek 370 euro lortu zituzten. Kontutan izanda salneurri txikiko gauzak saltzen zituztela, ez dago horren txarto". Izan ere, postu gehienak pribatuak baziren ere, postu solidarioan lanean ibili zirenen helburua zen VHL sindromearen ikerketari laguntzeko dirua batzea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak