17:15 – Huheziko aparkalekutik plazara arteko gozoki-eskea egingo da.
18:00 – Kalejiraren bukaera plazan.
18:00 – 3 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzendutako ipuin kontaketa (Ines Bengoa) liburutegian.
18:00 – 8 urtetik gorakoentzat ibilbide beldurgarria, arimen ibilbidea: plazan elkartu eta bidebarrietatik ibilbide bat egingo da. Dorleta Kortazarrek ibilbidean zehar pertsonaia batzuen kontakizunak egingo ditu eta sorpresa asko espero dira. Linterna ekartzea gomendatzen da. Eguraldi txarra egiten badu, Ibarraundi museoan egingo da.
19:30 – Arima harrapatzaileak. Pertsonai beldurgarri batzuk agertuko dira plazan… Adi egon!!!
20:00 – Sorgin edabea banatuko da haurren artean plazan. Bakoitzak bere edalontzia eraman dezala gomendatzen da.
20:00 – 22.30 – Laburmetraiak eta jolas beldurgarriak gaztelekuan: 12 urtetik gorako neska mutilentzat.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.