65 lagun batuko dira Egokienan, bertsoafariaz gozatzeko

Imanol Beloki Unamuno 2019ko urr. 25a, 11:55

Aranatarrak bertsotan. Argazkia: Bertsoa.eus

Eskoriatzako Egokiena elkartean bertso-afaria izango da gaur, egubakoitza, 21:00etan hasita. Bertan, maila handiko bertsolariak batuko dira: hain zuzen ere, Haizea Arana, Oihana Arana, Onintza Enbeita eta Unai Iturriaga bertsolariak izango dira bertsotan eta gai-jartzailea, berriz, Xabier Arenaza izango da.

Bertara joateko txartelak dagoeneko erretiratu dituzte GoxoTxiki eta Inkernu tabernetatik, eta, guztira, 65 lagun batuko direla adierazi dute antolatzaileek. Aurretik, baina, motorrak berotzen hasteko asmoz, 19:30ean, triki-poteoa egingo dute herriko tabernetan zehar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak