Datorren astelehenean, hilaren 28an hasiko dituzte Manuel Muñoz kiroldegi aurreko Partxis parkeko eremua berritzeko lanak. Bertan dauden jolasak aldatzea da asmoa, eta aste pare bat iraungo dutela aurreikusten da. Epe horretan plaza itxita egongo da, kalterik ez sortzeko. Hala, auzotarrak jakinaren gainean jarri eta sortutako endredoengatik barkamenak eskatzen ditu udalak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.