Irailean ur fekalen hustubidea eta konketarako ur garbia jartzeko hoditeria ezarri ostean, aste honetan jarri dute komun publikoa bidegorrian. Torrebasoko industrialdera sartzeko bidea hasten den biribilgunearen alboan, jolas-parketik gertu jarri dute Aretxabaletako eta Eskoriatzako udalek, elkarlanean, bidegorriaren erabiltzaileen eskaerari erantzunez. Hala ere, oraindik ez dago erabilgarri.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.