Oihal akrobazia ikastaroa beteta, itxarote-zerrenda dago

Imanol Beloki Unamuno 2019ko urr. 16a, 12:59

Ikasturte berriarekin hasi dira oihal akrobazia ikastaroko ikasleak. Agurtzane Telleriaren gidaritzapean, hamahiru haur daude aurten; gehienak urteak daramatzaten ikasleak dira.

"Urrian hasi dugu ikasturte berria, eta aurten bete-beteta dago taldea. Izan ere, Joseba Iñurrategi pilotalekuan pertsona kopuru mugatua sartzen da, eta batzuek kanpoan geratu behar izan dute, itxarote-zerrendan", adierazi du Agurtzane Telleria oihal akrobaziako irakasleak.

Erakustaldiak prestatzen

Ikastaroan ikasitakoak, gero, herriari erakusteko gogoz izaten direla ikasleak gaineratu du Telleriak: "Beste urte batzuetan egin dugun moduan, ikasturte amaieran erakustaldia egingo dugu, baina, ondo bidean, eta ikasleak gogoz badaude, erakustaldi gehiago antolatzea da aurtengo asmoa".

Hain zuzen ere, ikastaroak martitzenetan 18:15etik 17:45era eta eguenetan –ordu berean horiek ere– izaten dira Joseba Iñurrategi pilotalekuko gimnasioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak