2019/10/25 18:00 - 20:30

Azoka

Bigarren eskuko azoka

Bigarren eskuko azoka
Fernando Eskoriatza plazan, Eskoriatza

Nahi duenak postua jarri ahal izango du, betiere egoera onean dauden eta bigarren eskukoak diren produktuekin: arropak, liburuak, diskoak, altzariak, jostailuak… Udalak mahaiak jarriko ditu, baina beharrezkoa da mahai erreserba egitea:

Postu solidarioa

Postu solidarioa jarriko da Von Hippel Lindau sindromearen (VHL) inguruan eragiteko sortu den SENDABIDE elkarteak sindromearen gaitzari buruzko IKERKETA egiteko baliabideak eskuratu ditzan.
Gauzak horrela, deialdia egiten diete herritarrei erabiltzen ez dituzten arren erabilgarri dauden arropak, altzariak, jostailuak… aurreko egunetan kultur etxera ekartzeko edo egunean bertan arratsaldeko 16:00etatik aurrea plazara eramateko. Jendeak ekarritakoa sailkatu eta prezioa jarri ondoren, azokan jarriko da salgai.

Musika

Rockalean taldeak girotuko du azoka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak