Taberna beteta eta giro ederra Criminal Remains eta Azken Sustraiak ikusteko

Julen Iriondo 2019ko urr. 12a, 12:45

Debagoieneko eta Goierriko taldeek Eskoriatzako Inkernu tabernan egindako kontzertuak asebete zituen bertara joandakoak. Emanaldi indartsua egin zuten bi taldeek. Criminal Remains taldearekin, gainera, Xabi gitarra jotzaile berriak jardun zuen lehen aldiz.

Kideetako bat kanpoan zela-eta zortzi hilabete inguruz zuzenean jo gabe egon ondotik itzuli zen atzo agertokira Criminal Remains taldea. Eta esan daiteke jendea irrikaz zegoela Aretxabaletako taldea berriz ere entzuteko. Inkernu taberna bete egin zen haien eta Beasaingo Azken Sustraiak taldekoen punk-rock eta oi! doinuak entzuteko.

Criminal Remains taldekoekin, gainera, kide berria estreinatu zen, Xabi gitarra jolea. Txerrikumeak taldekoa gehitu egin zaie taldeko lehengo kideei, eta gustura eta ondo jardun zuen bere lehen zuzenekoan.

"Oso ondo pasatu dugu", zioen kontzertu amaieran taldeko abeslari Dani Sanchezek. Aitortu zuen, berriz ere taldea batuta, agertokian "egurra emateko gogoa" dutela orain, eta baita euren bigarrena izango den diskoa prestatzekoa ere: "Ari gara abesti berriak egiten".

Etxekoen ondotik, Azken Sustraiak taldekoen txanda izan zen, eta ederki jardun zuten horiek ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak