Martitzenean, Garabidekoen bisita izan zuten Luis Ezeiza eskolakoek. Herri Eskolan murgiltze ereduaren sorrera, B ereduaren jarraipena eta gaur egunera arteko egoera azaldu zizkieten bisitariei. Irakasleen azalpenekin batera, seigarren mailako ikasleek euren esperientziak kontatu zituzten: nola ikasten duten euskara eskolan, beraien etxeko hizkuntzek nolako presentzia duten ikastetxean…
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.