Lau dominekin bueltatu dira Eskoriatzako gimnastak

Imanol Beloki Unamuno 2019ko urr. 2a, 10:05
Nahia Arguiz gimnasta, eskuinetik hasita bigarrena, taldekideekin batera.

Denboraldi berria ederto hasi dute Eskoriatzako gimnastek. Izan ere, pasa den asteburuan Nahia Arguizek –urrezko bi domina–, Maialen Apraizek eta Haizeder Arguizek –zilarrezko bi domina– emaitza bikainak lortu zituzten. 

Senior mailako Nahia Arguiz gimnasta eskoriatzarrak Donostiako Izar Leku txapelketa izan zuen pasa den zapatuan. Arguizek, taldean, beste lau kiderekin batera bi uztai eta hiru pare mazako ariketan lehenengo postua lortu zuen, hala, urrezko domina lortuz. Domekan ere, Gasteizko txapelketan lehenengo postua lortu zuten ariketa berarekin.

Maialen Apraizek eta Haizeder Arguizek, berriz, Reyno Navarra Unibertsitateko txapelketan bigarren postua lortu zuten hiru zinta eta bi baloiko ariketan, taldeko ariketan. Donostiako Izar Leku txapelketan, bestalde, bigarrenak sailkatu ziren.

Maialen –ezkerretik hasita lehena–eta Haizeder –ezkerretik hasita hirugarrena– gimnasta eskoriatzarrak taldekideekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak