EskoZap taldeko kideek elkarretaratze berezia egin zuten pasa den astean Fernando Eskoriatza plazan. Ayotzinapan (Mexiko) 43 ikasle normalista desagertu zirela bost urte pasa dira, eta elkartasuna adierazteko asmoz burutu zuten ekintza. Protesta gisa, ikasle bakoitzaren argazki eta kandela bana jarri zuten, eta desagertuen ikurra den dortoka baten irudia marraztu.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.