Omenaldi beroa Eskoriatzako erretiratuei

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko ira. 29a, 16:57
Ongizate zinegotzi Maite Uribe eta Eskoriatzako alkate Jose Ramon Zubizarreta, Elena San Vicenterekin eta Pablo Ganboarekin.

Urtero legez, Eskoriatzako udal ordezkariek omenaldia eskaini diete Joseba Iñurrategi frontoian hainbat erretiraturi. Bazkalostean, 97 urteko Elena San Vicentek eta 101 urteko Pablo Ganboak omenaldi berezia jaso dute, aurten ere bazkarira joan diren nagusienak izan direlako. Bazkariaren aurretik erretiratu-etxean salda hartu eta gero meza izan dute; ondoren, 14:00etan hasi den bazkariaren ostean, dantzaldia eta opari banaketa izan dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak