Galduta zegoen 87 urteko eskoriatzarra onik agertu da

Itziar Larrañaga Sarasola 2019ko ira. 27a, 11:54

Ertzaintzak baieztatu duenez, 11:45eak aldera agertu da onik eta etxetik hurbil atzo gauetik desagertuta zegoen 87 urteko gizonezkoa. Familiak atzo eman zuen desagerpenaren berri eta ordutik haren bila zebiltzan. Larrialdi zerbitzuetako kideez gain, boluntario talde bat ere elkartu da 09:00etan gizonezkoaren bilaketan laguntzeko Eskoriatzako udalak egindako deiaren ostean.

Gaur 09:00etan elkartu dira boluntarioak bilaketa lanetan laguntzeko. (Argazkia: Goiena)

Bart desagertuaren bilaketa lanak. (Argazkia: Gipuzkoako Gurutze Gorria)

Gaueko bilaketa lanak (Argazkia: DYA Gipuzkoa)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak