Maila Nazionala kanpoan hasiko du Eskoriatzak

Imanol Beloki Unamuno 2019ko irailaren 27a

Eskoriatza areto futbol taldearen iazko partidu bateko unea.

Etapa berria hasiko du asteburuan Eskoriatza areto futbol taldeak. Izan ere, Maila Nazionalean jokatuko dute aurten, eta denboraldiaurrean etxeko lanak egin ostean, gertu daude Iker Molinaren mutilak liga hasteko. Lehenengo jardunaldia zapatuan jokatuko dute, Gazteizen, Batzarre taldearen aurka. Partidua, 18:00etan izango da Abetxukon.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak