Dantza latinoak ikasteko aukera izango da urritik aurrera

Imanol Beloki Unamuno 2019ko ira. 20a, 12:21
Angel Oiarzabalen AGL eskolako ikasleak, areto dantza ikuskizunean. UZTARRIA

Irailaren 27an, egubakoitza, dantza latinoen ate irekien jardunaldia izango da, 21:30ean, Joseba Iñurrategi frontoian. Ate irekien saioa doakoa izango da, eta horren ostean, ikastaroan parte hartu nahi duenak bachata modernoa, saltsa eta txa-txa-txa dantzak ikasteko aukera izango du urritik aurrera, Dantza latinoak izeneko ikastaroan.

Saioak Joseba Iñurrategi frontoian izango dira, egubakoitzetan, 21:30ean, eta prezioa, berriz, 30 eurokoa izango da hileko. AGL dantza taldeko Angel Oiarzabal izango da irakaslea, eta interesa duenak aurrez probatzeko aukera izango du. Izan ere, irailaren 27an, ate irekien jardunaldia egingo dute, 21:30ean, frontoian. Dantza saioa doakoa izango da, eta ikasturtean jarduera horretan parte hartzeko izena eman ahal izango dute bertaratzen direnek. Horrekin batera, ikastaroaren zehaztasunak adieraziko dituzte.

Izen-ematea kultura etxean

Ikastaroan izena emateko zenbait bide izango ditu interesa duenak. Batetik, ate irekietara joanda, eta, bestetik, kultura etxera joanda, 943 71 46 88 telefono zenbakira deituz edo kultura@eskoriatza.eus helbide elektronikora idatzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak