Tortolis ludotekan ate irekiak egingo dituzte astelehenetik aurrera

Imanol Beloki Unamuno 2019ko ira. 20a, 09:57
Tortolis ludotekako haurrak egoitzan ikuskizuna eskaintzen.

Astelehenean hasiko dira Tortolis ludotekako ate irekiak. Haurrez gain, gurasoek ere lokala, bertan dituzte joko eta jolasak… ezagutzeko aukera izango dute. 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako aisialdi zerbitzua eskaintzen dute ludotekan, eta aste osorako ekintzak prestatu dituzte ikasturteari hasiera emateko asmoz.

Astelehenean, 17:00etatik 19:00etara bitartean, ludoteka ezagutzeko aukera izango da. Martitzenean, berriz, sukaldaritza tailerra egingo dute: fruta brotxetak eta zukua, 17:00etatik 19:00etara bitartean. Eguaztenean, Santa Marina plazan, kale jolasak egingo dituzte: bote-bote, baloi errea, zapi-zapi… 17:00etatik 19:00etara, eta eguenean, berriz, eskulanak.

"Ikasturte berriarekin hasteko gogoz gaude, eta lehenbizi ludotekan egiteten ditugunak, eta bertan ditugun jostailuak erakutsi nahi dizkiegu herritarrei. Deia irekia da, beraz, edonor etorri daiteke instalazioak ezagutzera. Horrekin batera, astelehenetik eguenera bitartean zenbait ekintza prestatu ditugu eguner0, 17:00etatik 19:00etara bitartean", adierazi du Nekane Atxaga Tortolis ludotekako arduradunak.

Tortolis ludotekak euskararen erabileraren sustapena eta euskal kulturaren zabalpenean egiten du lan. Bi ikastetxeen arteko haurren topaleku izan nahi du eta bi ikastetxeen arteko haurren harremana bultzatu nahi du. Hau guztia, jolas eta jostailuen bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak