Agur Etxebeste! Asier Altunak eta Telmo Esnalek elkarrekin zuzendutako film berria Eskoriatzan eskainiko da.
Bi saio egingo dira: lehenengoa, urriaren 5ean, zapatuan, arratsaldeko 19:00etan; eta, bigarrena, urriaren 6an, domekan, ordu berean. Filma euskaraz da, gaztelaniazko azpitituluekin. Sarreraren prezioa 4 eurokoa da, eta aldez aurretik kiroldegian salgai izango dira irailaren 23tik aurrera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.