Tesan lan hitzarmena berritu dute

Imanol Beloki Unamuno 2019ko ira. 16a, 08:40
Eskoriatzako Tesa enpresa.

Enpresa Batzordeak eta Tesa Assa Abloy Enpresaren Zuzendaritzak, Irun eta Eskoriatzako lan zentruetarako hitzarmenaren negoziaketan akordioa erdietsi dute. Hitzarmena berritzeko akordioa, hain zuzen. Sarrailgintzako produktuak fabrikatzera dedikatzen da Tesa Assa Abloy enpresa. 300 beharginek egiten dute lan aipaturiko bi zentruetan.

ELA sindikatuak bidalitako adierazpenaren arabera, lortutako akordioak honako hobekuntzak jasotzen ditu:

◦ 3 urtetako indarraldia. 2019, 2020 eta 2021.
◦ Urte bakoitzerako, KPI+%1eko soldata igoerak.
◦ Errelebu kontratua formalizatzearen obligazioa enpresarentzat, langileak horrela eskatuz gero.
◦ Gaixotasun arrunteko lan ezintasunen kudeaketa eta jarraipena Osakidetzaren esku eta ez mutuaren aldetik.
◦ Estatuko Metalgintzako hitzarmena aplikatzea debekatzen da.
◦ Hobekuntzak; baimen ordainduetan, eszedentzietan, kategorietan, etab.,

Lan baldintzen hobekuntzan urrats nabarmenak ematen dira, lan erreformei aurre egiteko klausulak jasotzen ditu adierazietako akordioak eta funtsean langileen egoera duintzeko bidean lorpen esanguratsuak erdiesten dira. Bestetik, soldata igoerek, KPI indizea erreferentziatzat hartu eta berau gainditzen dute, enpleguaren kalitatean eta egonkortasunean urrats garrantzitsuak jasotzen direlarik eta baita langilegoaren gaztetzean ere. Guztiagatik, ELAk bere poza azaldu du eta lorturiko akordioaren balorazio positiboa egiten du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak