Ekiñe Casadok bertsioz jositako emanaldia egin zuen: Ken 7, Bebe, Gose... eta Aurrera Altsasu abestiarekin egin zuen agurrekoa. "Musikari gaztea da, baina eszenario gainean beteranoen lasaitasunarekin aritu zen" azaldu du jaialdiko antolatzaile Iñaki Kortazarrek.
Ostean, Pettiren txanda. Bere ahots urratuak gidatutako kontzertua jo zuen, bakarka. Ez zen guztiz bakarrik egon, gitarra eta looper-a izan baitzituen bidelagun. "Aspaldiko lagun da Petti, Eskoriatzara askotan etorritakoa. Hiru urte zeramatzan etorri gabe, eta atzo era desberdin batean ikusi genuen. Azkenaldian looper batekin aritzen da, eta bakarka aritu arren punteotxoak sartzeko aukera ematen dio.