400 lagun batu dira San Pedro eta Intxartuetako bazkarian, 18 urteko etenaren ostean

Xabi Gorostidi 2019ko ira. 14a, 21:00
Lagun kuadrila argazkirako jartzen, atzean jende andana dutelarik. (Argazkiak: Imanol Soriano)

Auzoko jendeaz gain, Eskoriatzako lagun asko animatu dira, eta antolatzaileak "oso gustura" eskoriatzarrek emandako erantzunarekin. "18 urtez egin gabe egin gabe egon ostean, jendea gogotsu zegoen, eta igarri egin da; bai antolatzeko orduan, eta baita gaurko egunean ere" azaldu du Andoni Moto antolatzaileak.

Goizean askotariko ekintzekin hasi dute eguna: gimnasia erritmiko erakustaldia, artisautza azoka, umeentzako jolasak, buruhandiak, eta baita tortilla patata lehiaketa ere. 

Bazkaltzeko 400 lagun batu dira mahaiaren bueltan, eta hainbeste lagunen gosea asetzeko sukaldari profesionalen laguntza izan dute: "Guk geuk kozinatzeko jende gehiegi ginen, eta fideua egiten trebeak diren sukaldari batzuk ekarri ditugu. Jendeak gozatu egin du janariarekin, askok eta askok errepikatu egin baitute; seinale ona izaten da hori, beti" azaldu du Motok. 

Bazkalosteko digestio ariketak egiten laguntzeko Alegria de la Sierra talde eskoriatzarrak kontzertua jo du. Umeentzako jolasak ere egongo dira arratsaldean zehar eta 19:00etan, ordea, parrillada egingo dute Intxaurtueta plazan. Zapatua errematatzeko, DJ Motok doinu dantzagarriak jarriko dute, eta 22:45 suzko erruberak ere izango dira.

Bihar, bizikleta protagonista

Hona hemen biharko dute egitaraua:

  • 09:00: Bizikleta irteera
  • 12:00: Bizikletak konpontzeko tailerra
  • 13:00: Bizikleta zirkuitua
  • 16:00: Trialsina, Oreka plazan.
  • 17:00:  Zumba saioa, Partxis plazan.
  • 18:00: Defentsa pertsonal saioa, Partxis plazan.
  • 19:30: Plastiko bilketa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak