Ikastaroak izango dira nagusi Eskoriatzako Mugikortasun Astean

Imanol Beloki Unamuno 2019ko ira. 13a, 13:34
Mugikortasun Astearen bueltan Urkulura egindako martxan.

Urtero bezala eta Europako hainbat herrirekin bat eginez, Eskoriatzan Mugikortasun Astea ospatuko dute, irailaren 17tik 22ra bitartean, Oinez, bizikletaz, zein patinetez segurtasunez ibili lelopean.

Irailaren 16an eta 18an, patinaje ikastaroa egingo dute, 17:30ean, Luis Ezeizako kantxan. Bertan parte hartu nahi duenak kiroldegian eman beharko du izena. Prezioa hiru euro da. Irailaren 17an, martitzenean, patineteak nola eta non ibili ikasiko dute. Hain zuzen ere, patinetean herrian zehar modu seguruan ibiltzeko arauak eta gomendioak azalduko dituzte. Ikastaroa doakoa da; 17:00etan (6-9 urte) eta 18:00etan (10-12 urte).

Eguenean, irailaren 19an, bi orduko nordick walking ikastaroa egingo dute, eta izen-ematea kiroldegian egin beharko da. Irailaren 20an, berriz, umeentzako, patinetean eta patinetan ibiltzeko ginkana izango da, 17:30ean, herriko plazan. Amaitzeko, Arrasatera bizikleta martxa egingo dute, 10:00etan, plazatik irtenda.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak