Eguenean hasiko da 'Ostegun Bidaiariak' egitasmoa

Imanol Beloki Unamuno 2019ko ira. 10a, 14:45

Ostegun Bidaiariak kartela.

Datorren urtera begira oporrak prestatzen hasi nahi duenak aukera aparta izango du Ostegun Bidaiariak egitasmoarekin. Zenbait herritarrek beraien bidaien kontakizunak egingo dituzte, beste urte batez, eta aurtengo kontakizun guztiak Zaldibar antzokian izango dira, 21:00etan.

Iraileko hiru eguenetan egingo dira kontakizunak: Asia hego-ekialdean dagoen Thailandiara hilabetez egindako bidaia –irailaren 12an–; Alpe italiarrak autokarabanan eta bizikletan –irailaren 19an– egindakoa; eta Txilen, Andeetan eta Mendozatik Patagoniara –irailaren 26an– egindako bidaien kontakizunak egingo dituzte zenbait eskoriatzarrek Ostegun Bidaiariak-en edizio honetan.

Hizlariak bakarka edo taldean igoko dira oholtzara, eta bakoitzak bere modura egingo du kontakizuna. Horretarako, bideoak erabiliko dituzte, argazkiak erakutsi, eta beraien bidaian izandako esperientzia bertatik bertara kontatuko diete bertan batzen direnei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak