Bide zati horretan, hormigoia botatzeaz batera, zutabeak ere jarriko dituzte bideak ondo eutsi dezan, eta urak ere ondo bideratu daitezen egoki jarriko dute eremua. Lanak gaur hasiko dituzte, eta aurreikuspenen arabera, bi asteko iraupena izango dute. Hori horrela, lanak amaitu arte ezingo da bertatik pasatu.